2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Olentzero

Kaixo lagunok! Badakizue nor den Olentzero, ezta? Olentzero abenduak 25ean bere astoaren laguntzarekin Euskal Herriko ume guztien etxeetara opariak eramaten dituen gizona da. Bere abenturak ikusi eta entzun nahi badituzue, hiru pelikula daude euskaraz. Hona hemen bi pelikulen trailerrak eta pelikula bat osorik online ikusteko. Espero dut zuen gustukoak izatea.

 






http://www.eitb.tv/eu/bideoa/film-luzeak-zinema-euskaraz/902706492001/1327847279001/olentzero-eta-subilaren-lapurreta/

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Ipuin bat sortu

Blog honetan ipuin batzuk irakurtzeko zein entzun eta ikusteko aukera duzue. Hala ere, zer deritzozue zuen ipuin propioa ordenagailuz egiteari? Ipuin bat sortu nahi baduzue, sartu behean dagoen orrialdean eta pausu hauek segitu:

  1. Enter jartzen duen tokian klikatu 
  2. Behealdeko erdialdean ipuinak izango dituen orri kopurua aukeratu daiteke arratoiaren eskuineko botoian klik eginez.
  3. Ipuina idazteko, agertzen den arkatza klikatu eta orriak dauden tokian klikatu. Lauki bat agertuko da eta ezkerraldean "scale" hitza gezi batzuekin. Gezi horiek egindako laukia txikiagoa edo handiagoa egiteko balio dute. 
  4. Laukia mugitu nahi baduzue, horren izkina batean klikatu eta nahi duzuen lekura mugitu. Ondoren, laukiaren erdialdean klikatu eta idazten hasi ahal zarete. 
  5. Ezkerraldeko beheko partean orrialdeetan irudiak jartzeko aukera dago. Irudiak dauden hiru lauki horietan gezi batzuk daude eta hor aukeratu dezakezue erabili nahi duzuen irudia.  
  6. Ondoren, irudiaren erdian klik egin eta ipuinean jarriko da. 
  7. Ipuina amaitu baduzue "finish book" jartzen den tokian klikatu; egin duzuen azken gauza ezabatu nahi baduzue, berriz, "bin" jartzen den lekuan, eta bertatik irten nahi baduzue, berriz, "exit" hitzan.

http://www.artisancam.org.uk/flashapps/picturebookmaker/picturebookmaker.php?PHPSESSID=fa012f9e32e95b1eab16cb73c025dadc