2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

Galtzagorrien istorioa

Galtzagorriak, aspaldiko izakiak dira. Gorriak, txikiak eta bihurriak, baina txintxoak dira. Galtzgorriek aspaldian euskera erakusten zieten ez zekitenei eta zekitenei ere gehiago erakusten zieten. Arazo batzuk egoten ziren batzuetan, baina behin arazo handi bat izan zen. Egun batean, Galtzatxo izeneko galtzagorri bati, bere txapela kendu zioten. Nor izan zen? Galtzabeltz gaizto bat. Lehen ez dizuet esan, baina galtzagorriek beraien txapelarik gabe, ezin zuten euskara irakatsi. Galtzabeltzak, ondoren, txapela beltzez margotu zuen, eta orduan, buf! Segituan, euskara zekitenei ahaztarazi zien. Galtzagorriak oso triste zeuden, ezin baitzuten ezer egin, gainera, galtzabeltzak, beraiek baino indartsuagoak ziren. Galtzagorriek, Galtzatxori laguntzeko, pentsatu zuten denei azkar-azkar euskara irakastea baina galtzabeltzek berriro ahaztarazten zieten. Ondoren, galtzabeltz guztiei euskara irakastea pentsatu zuten baina galtzabeltzek ez zuten ikasten. -Ezinezkoa da galtzabeltzei garaitzea! Nire txapela dutenetik garaiezinak dira! –esaten zuen galtzatxok. Baina egun batean, galtzagorriek, denak gorriz margotzea erabaki zuten eta orduan zer gertatu zen? Ba denak galtzagorri bihurtu zirela. Ideia hori, guk ezagutzen dugun galtzaberde batek izan zuen: Argitxok. Bera, galtzagorria da izatez baina galtza berdeak jazten ditu. Hortik aurrera, egun hau ospatzeko, euskaraz bizi eguna ospatu zuten.

http://galtzagorri.blogsome.com/2006/10/24/galtzagorriren-istorioa/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina